XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pedro Kristoren artalde guztiaren buru eginda geratzen da ba itzokin, Eliz osoaren buru.

Pedro apostoluen buru lez agertuko da beti aurrerantzean; batzarretan be berak itz egingo dau lenengo, berak gauzak ebatsi, berak ebatsi orobat Judasen ordezkoa aukeratzeko zer egin bear dan.

Buru lez ikertuten ditu eliza guztiak baita beste apostoluak sortutakoak be.

Mundu osoko buru lez jartzen dau bere jarlekua Alejandrian, Jerusalenen, Antioquian eta azkenez Erroman.

Au gogoan-da ez da arritzeko Batikanoko Lenengo Batzarrak erabagi ebana; Norbaitek ba'diño Kristok ez ebala egin Pedro apostolu guztietan aurren eta Elizaren buru agiria, edo ez ebala artu Kristogandik egizko almen-eskubidea edo almen au omenezkoa bakarrik dala, birao alakoari.

1. Burutza au Pedroren ondorengoentzat be izan zala Elizaren batasunak eta betikotasunak agertzen dabe, orobat betiro izango dauan laguntzak.

Bardin Pedrori burutza au eliz-oñarri lez emoteak.

Ganera burutza au bearrezko ta egoki zan Pedro bizi zan bitartean eta geiago bera ilda gero Elizak ba jazarpenak izango zituan eta mundu osoan zear zabalduta egongo zan.

Lenengo eliz-idazleak be ontzat dauke Pedroren burutza ta bere ondorengoetan be jarraitu bear dauala diñoe.

II. Aita Santuak Pedroren jarraileak eta ondorengoak dirala agertzea gauza erreza da.